XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hego zaurituak
hego zulatuak
bitan zatiturik
Hegoak
zut!
zabal zabalik
Firenzia-n hildako
uso beltzaren arimak
ene gorputza aurkitu du
Usoaren hegada hestu eta tinkoaz
hegan noa
hegadarik huts egin gabe
pagoaren adarretan
joan zen udaberrian
Hitza jario
dario
uso beltza izanik
naiz.